INSTALAZIOAK

Berrikuntza-proiektu berriak garatzeko sormenezko gune bat dugu.

Espazio horretan, hasierako prototipoetatik eskala errealeko maketetara garatzen dira, produktuen baliozkotze estetiko, funtzional eta/edo ergonomikorako, serieko fabrikazioaren aurretik.

SORMEN DESIGNen, kontzeptualizazio, diseinu eta garapen faseak lantzeko bulegoez gain, prototipo eta eskala ezberdineko maketak lantzeko espazio espezializatua daukagu. Gailu elektronikoen prototipoetatik, ate industrial eta 1:1 eskalako trenen maketak garatzeko eraiki industriala.

Maketak eta Prototipoak

Produktu baten prototipoa egitean edo maketatzean, bezero eta behar bakoitzarentzako baliabideak, espazioa eta hornitzaileak ditugu, produktuaren tamaina edozein dela ere.

Prototipo batzuek analisi funtzionala edo orokorra behar dute dimentsioak egiaztatzeko. Beste batzuek, industrializazioaren azken faseetan, fideltasun handia eskatzen dute moldeen jaurtiketa edo ekoizpena egiaztatzeko. Behar bakoitzak bere neurrira egindako prozesua du, eta Sormenen aukera sorta zabala eskaintzen dugu, urteetako esperientziarekin eta konfiantzazko hornitzaileekin sortutakoa.

SORMEN DESIGNetik, osagai guztiak ekartzen ditugu gure instalazioetara, urteetan harreman estua garatutako teknikari espezializatuen eskutik, maketak soldatu, muntatu eta pintatzen dira. Zehaztasun handiko akaberak lortuz. Barrualdeak zurez eta metalez eratzen dira, eta konfiantzazko hornitzaileen bidez fabrikatzen ditugu: eserlekuak, HMI dispositibok, plakak… Behar bezain “erreala” den maketa bat sortzeko, xehetasunik guztiak kontuan izanik.

Makinisten kabinak ezinbesteko elementuak dira ergonomia, gidari ikuspena, teknologia eta diseinuaren onarpen orokorra ziurtatzeko. Xehetasun- eta errealismo-maila erabat erabaki dezakete gure bezeroek, haien beharrak eta maketen azken erabilera kontuan izanik.